Dobera Hernaniko Euskara Elkartea da. 1993an sortu zen eta gaur egun 400 bazkide gara.
Helburu nagusia Hernaniarren artean euskararen ezagutza eta erabilera areagotzea da eta azken finean hizkuntzaren egoera normalizatzea. 2005eko udazkenean gure ibilbidearen inguruan eta etorkizunerako hartu beharko lan ildoetaz gogoeta orokor bat egin genuen.
Gogoeta saioetan azaldutakoaren arabera lehentasunez heldu beharreko lanak hauek ditugu:
Gaur egun 400 bazkide eta 100 bat laguntzailek osatzen dugu Dobera (horien artean herriko hainbat elkarte eta talde). Batzarra urtean behin egin ohi dugu, martxoa amaieran. Urteko egitasmo aurrera ateratzeko sei bat bazkidez osatutako zuzendaritza taldeak eta lan taldeetan biltzen diren hamar bat bazkidek aurrera ateratzen dugu. Guzti hori elkarteko dinamizatzaileari, Hernaniko Kronikako 6 kazetari eta publizistei, eta egitasmo desberdinetan parte hartzen duten lauzpabost begiraleri esker, noski.
Larramendi kalea 11n gaude bai Dobera eta baita Kronika ere, elkarren ondoan dauden bi lokaletan. Bertan beti dago lekua bazkideentzat eta herritarrentzat gure egitasmoen antolaketan parte hartzeko edo hauekin loturiko lanen bat egiteko.