Dobera euskara elkarteak sortu du “kexak bideratzeko gunea” egitasmoa eta 2007ko urtarriletik aurrera jarriko da martxan honako ekimen hau. Ekimen honetan Behatokiarekin elkarlanean arituko gara. Herritarrek Doberan hizkuntzaren inguruko kexak jarriko dituzte eta guk gero kexak Behatokira bideratuko ditugu.
Herri mailan hizkuntzaren inguruko beharrei erantzuteko eta hauek bideratzeko baliabide edo tresna bat izateko sortu du Doberak gunea. Dobera herriko euskara elkartea izanik, eta herritarrekin duen gertutasuna aintzat harturik, modu errazagoan bideratuko ditu Behatokira herritarrek euskararen inguruan dituzten gabeziak, kexak edo eskertzak.
Herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen bermatzea eta euskaraz egoki dihardutenak zoriontzeaz gain, arazoari aurre egiteko bideak jarriko ditu “kexak bideratzeko guneak.
Salaketaz gaindi, kexak jaso, Behatokira bideratzea eta kexa hauen jarraipena egitea izango da “kexak bideratzeko gunearen” eginkizuna. Egitasmo honen bidez herritarren hizkuntza beharrak asetzen saiatuko gara eta herritarrei euskaraz egiteko aukeren berri emango diegu.
Euskararen inguruan herritarrak gabezia bat izanez gero eta kexa bat jarri nahi izanez gero edota bere eskubideak behar bezala betetzen direlako eskerrak emateko honakoa egingo dugu:
Beraz, kexarik edo eskertzarik bideratu nahi izanez gero, jarri gurekin, Doberarekin harremanetan :
-tlfono: 943 332799
-Helb. Larramendi 11, behea (Hernani)
-web: www.dobera.com
-posta. elek. dobera@dobera.com
* Sartu beharrezko datuak