Dobera Euskara Elkarteak, Hernaniko artisten sorku7ntza sustatu eta aitortzeko asmotan, eta artista horien lanak jendaurrean zabaltzeko bideak egitearren, ARTELANEN LEHIAKETA antolatu du Dobera Sariaren IV. Edizioan.
Erantsitako dokumetuetan azaltzen dira oinarriak eta izen-emate fitxa.
Teknologia berriak gazteak erakartzen dituela ikusita, Doberak eta institutuak elkarlanean apirilean ikastaro bat antolatu zuten, aukera informatiko berriak erakusteaz gain, gogoko duten ekintza bat euskaraz eskaintzeko.
Hiru taldek egin zuten ikastaroa, eta talde bakoitzak lau saio egin zituen. Ikastaroan, besteak beste, blogak kudeatzen, blogetan argazkiak eta bideoak sartzen, wikipedian informazioa sartzen, euskarazko aplikazioak (euskaltube, zabaldu.com...) ikasi zituzten.
Ikasleek sortu zituzten blogak ikusteko moduan daude webgune honetako blogen atalean, euskara hutsean.Blog ikastaro bat antolatu du Doberak martxoan bazkide diren talde eta elkarteentzat. Partehartzea handia izan da, eta era guztietako taldeak hurbildu dira. Lau saio egin dira guztira Biteriko Kazetagunean eta blogak webgune honetako blog komunitatean daude ikusgai.
Loturak sendotzeko
2007-08 ikasturteko Hamaika batuaz egitasmoa martxan da eta Inmaculada eta Elizatxoko Lehen Hezkuntzako ikasle batzuek hartzen dute parte . Ikasle etorkinentzat ez ezik, euskararekin egunerokoan harreman handirik ez duten ikasleentzat sortutako egitasmoa da honakoa. Bertan jolasak, tailerrak egiten dituzte, eta euskaraz gozatzeko aukera izaten dute. Astelehenetan elkartzen dira, Biterin.
Gure artean euskaraz egitasmoko mintzakideak azaroan hasi baziren ere, urtarrilean ere nahi duenak badu talderen batean sartzeko aukera. Gure artean euskaraz euskaraz hitz egiteko zailtasunak gainditzen joateko egitasmo aproposa da, astean behin edo bitan talde batekin elkartu eta mingainari eragitea da egin beharreko lan guztia. Beraz, animatu eta azaldu edo deitu Doberara!!!