DOBERA

AGENDA

Dobera-Kronikako bazkideen batzar nagusia

2010/03/26

Dobera-Kronikako bazkideen Batzar Nagusia datorren martxoaren 26an izango da, 19etan Larramendi kaleko lokalean. Bertan, 2009ko errepasoa eta 2010eko asmoak azalduko ditu zuzendaritza taldeak.

Hala Mintzatu Zan Zappatrusta ikuskizuna

2010/04/29

Dobera Euskara Elkarteak antolatu duen antzerki saioa izango da apirilaren 29an, 19:30ean, Biteri Kultur Etxean.

Umorea oinarri duen ikuskizuna, karabana honetatik pertsonai mordoa aterako dira; Juan Junda potosikotikodepresiboa, Euxebio Egaña bandoleroa, Belfast-eko xoumana, Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako foka bizardunak,  Eskandinabiako druida izoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak… Manex ´Dominitxine` iparraldeko kantautorea, Estepan Asekas Lekeitioko skratxerra, Ignatius poeta mozkorra… portuko lagun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.

Karabanak mundua zeharkatu du Euskal-Herrira iristeko


Film Laburren Zirkuitua

2010/05/06

Aurten ere, Dobera Euskara Elkarteak Film Laburren Zirkuituan parte hartuko du. Maiatzaren 6an izango da, Biteri Kultur Etxean, 19:30ean. Film hauek ikusteko aukera izango dugu:
  •  Ahate pasa - Koldo Almandoz
  • Amona Putz! - Telmo Esnal
  • Clark eta Boris - Jose Luis Baredo, Iñigo Garcia
  • Esaiok - Arkaitz Basterra
  • Nora Zoaz - Josu Bergara
  • Odisea Etxaldean - Urko Manduit, Ioseba Salaberri
  • Zorion Hutsa - Estibaliz Ariz, Itziar Faido, Janire Fernandez, Vanessa Martin, Gorka Montiel, Malen Ulazia

Diputación Foral Gobierno Vasco Hernaniko Udala
THE MOVIE S.L. -k garatuta, 2006